Erandioko Jose Miguel Arranzek irabazi du Kaleko margo lehiaketaren sari nagusia

2022ko irailaren 13aErandioko Jose Miguel Arranzek irabazi du Kaleko margo lehiaketaren sari nagusia

20 pertsonak parte hartu dute 2022. urteko Kaleko margo lehiaketan. Irailaren 10ean egin da lehiaketaren 53. edizioa. Debako Udalak Cardenas Fundazioaren eta Haitz Haundi Elkarte Artistikoaren laguntzarekin antolatzen duen sariketa da. Margolariek Debako inguruetako ageriko tokietan sortu dituzte haien lanak, gaia librea izan da, eta teknika libreak erabili dituzte, aurreko edizioetan bezala.

Lanak udaletxeko osoko bilkuren aretoan daude ikusgai irailaren 18ra arte, astelehenetik larunbatera 18:30etik 20:30era eta igandean 12:00etatik 14:00etara. 

Hauek dira eman diren sariak, Jose Felix Igartuak, Maddi Ziaranek, Baroja Colletek, Ana Salegik eta Aritz Larrañagak osatutsko epai-mahaiak, aho batez: 

1. saria, 800€: JOSE MIGUEL ARRANZ (ERANDIO) 

2. saria, 500€: RICARDO AZKARGORTA (BERGARA)

3. saria, 350€: ESTEBAN OROZ (EIBAR)

Saritu gabeko herriko Iehen sailkatua, 250€: NAGORE GONZALEZ 


Cardenas Fundazioak eskainitako sari bereziak: 

• 4. saria, 200€: JOSE RAMON GUERRA (GORLIZ) 

• "M. Esperanza Chavarri" saria, saritu gabeko akuarelarik onena, 300€: JAVIER ESPIGARES (DONOSTIA) 

• "Marques de Prado Ameno" saria, 21 urte baino gutxiago dituztenei zuzenduta, saritu gabeko lanik onena, 150€: IRATI UZKUDUN (ELGOIBAR) 

• "Blanca Vilallonga" saria, "itsasoa" gaitzat eduki eta lehendik saritu gabeko lanik onenari, 300€: IBAN ARAMBURU (BEASAIN)