"Erdaldun Berrien Kluba" Iturri Ondoan

2014/08/25
Ostiral honetan ekingo diegu, berriro, ITURRI ONDOAN antolatutako ekitaldiei. Oraingo honetan, ERDALDUN BERRIEN KLUBA izeneko antzerki-monologo bat dakarkigu. Asko eta asko sentituko dira identifikatuta, seguru asko, Irantzuk biziko dituen egoerekin eta euren buruaz barre egiteko aukera izango dute. Gogoratu, emanaldia gaueko 22:00etan izango da plaza zaharreko iturri ondoan

Emanladiari buruzko informazio gehiago agenda atalean aurkituko duzue. Bestalde, hemendik aurrerako emanaldien informazioa, lotura honetan ikus dezakezue: uda2014

Geratzen diren ekitaldiak, zein baino zein interesgarriagoak, herriko jendearekin batera antolatutakoak dira (irailaren 12ko Mursegoren kontzertua izan ezik): irailaren 5ean Begiradak; 19an Hitz hotsak;  26an Jokin Lasa; eta urriaren 3an Kulunka dantza taldea.