Eskolako Agenda 2030 lantzeko prozesuan udaletxean egon da Luzaroko ikasle talde bat

2022ko apirilaren 8aEskolako Agenda 2030 lantzeko prozesuan udaletxean egon da Luzaroko ikasle talde bat

Hasi dira Luzaro eskolako ikasleak aurten Agenda 2030en barruan egingo dituzten lanekin. Lehorreko bizitza (landareak, animaliak, natur gune babestuak…) hartu dute lantzeko gaia aurten. Joan den astean udaletxean egon zen ikasle talde bat gai horri buruz dituzten galderen erantzunen bila. Maila desberdinetako ordezkari bana egon zen udaletxean, eta haiek izango dira euren ikaskideei informazioa helaraziko dietenak ondoren.