Eskolako Agenda 30eko udalbatzarra egin da Deban

2022ko ekainaren 2aEskolako Agenda 30eko udalbatzarra egin da Deban

Urtero egiten den Eskola Agenda 30eko udalbatzarra egin dute aurten ere ikasleek. Aurtengoa, pasa den urtetakoa ez bezala, presentziala izan da. Udalak, ikasleen eskaerei eta proposamenei erantzun die. Aurtengo ikasturtean Lehorreko Bizitza gaia landu dute ikasleek Eskolako Agenda 30 programan. Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen du eta ikastetxeak Debako Udalaren, Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatearen, Ingurugelaren eta Debegesa Garapen Agentziaren laguntza du.

Urtean zehar lehorreko bizitzaren gaia lantzeko hainbat ekintza egin dituzte ikastetxean.

Behin egoeraren diagnostikoa eginda, ikasleek Udalbatzarrean aurkeztu dituzte ateratako ondorioak, baita euren eskaera eta proposamenak ere, hiri jasangarri bat eraikitze aldera. Halaber, aurten ikasleek hainbat konpromiso hartu dituzte. Esate baterako:

- Herriko ekosisteman bizidunak errespetatuko ditugu (landare, zuhaitz eta animalia)

- Material ezberdinen birziklapena eta berrerabilpena sustatuko dugu.

- Mendira egindako irteeretan zaborrak ez ditugu botako.

- Landare eta zuhaitzekiko errespetua izango dugu.

- Ibai, laku, urmaelak…zaindu eta errespetatuko ditugu.

- Zaborra botatzen duen jendeari atentzioa joko diogu eta horrez gain, aurkitutako zaborrak jasotzen saiatuko gara.

..ea. 

Ikasleek Udalari egindako ekarpenetatik azpimarragarrienak hauek izan dira:

  • Herriarentzat baratza bat jartzea.

  • Animalientzat bizitokiak jartzea: kaiola, xomorro etxeak, teilatuetan etxetxoak...

  • Bertoko zuhaitz eta landare gehiago jartzea,

  • Herrian gune berde gehiago jartzea.

Gilen Garcia alkateak, Nerea Arrizabalaga Ekonomia Sustapeneko eta Landa Garapeneko zinegotziak eta Itziar Irizar alkate ordeak erantzun dizkiete galderak.

Ekitaldia udaletxeko arkuetan egindako lunch batekin amaitu da, ikasturtean zehar egindako lana eskertzeko.

Eskolako Agenda 30 Debabarrenean

Udaletxeekin elkarlanean, 20 urte daramatza Debegesak, Debabarreneko Garapen Agentziak, eskualdean Eskolako Agenda 30 egitasmoa sustatzen eta koordinatzen. Eskola-komunitateari zuzendutako garapen jasangarrirako heziketa programa bat da Eskolako Agenda 30. Egitasmoak hiru helburu ditu:

  • Ikastetxeak ingurumen eta gizarte jardunbide egokien eredu bihurtzea.

  • Ingurumen eta gizarte-arazoak identifikatzeko eta horiei konponbidea emateko gai diren ikasleak heztea.

  • Partaidetza eta ingurumenarekiko errespetua sustatzen duen hezkuntza bermatzea. 

Guztira, 25 ikastetxe eta 8.000 ikasle baino gehiago ari dira parte hartzen Debabarrenean Eskolako Agenda 30 programan. Programaren baitan, hezkuntza komunitate osoari zuzendutako ekintzak antolatzen dira, ikasle, irakasle eta familiei.