Etxebizitza, garaje eta tertziario, behe solairu, solairuarteetan eta sotoetako Udal ordenantzaren hasierako onarpena.

2014/06/25
Debako Osoko Bilkurak, 2014/05/29an egindako ohiko bileran, etxe­bizi­tza, garaje eta ter­tziario, behe solairu, solairuarteetan eta sotoetako Udal ordenan­tza onartu zuen bertaratutako partaide guztien adostasunaz.

Debako Osoko Bilkurak, 2014/05/29an egindako ohiko bileran, etxe­bizi­tza, garaje eta ter­tziario, behe solairu, solairuarteetan eta sotoetako Udal ordenan­tza onartu zuen bertaratutako partaide guztien adostasunaz.

Honako iragarkiaren bidez, espedientea jendaurrean erakusten da 30 eguneko epean, apirilaren 2ko Toki Araubidearen Oinarriak Arau­tzen dituen 7/1985 Legearen 49. artikuluan ezar­tzen denaren arabera, interesdunek bidezko deri­tzo­ten erreklamazioak edo iradokizunak aurkeztu ahal ditza­ten.  

Inongo erreklamaziorik aurkeztu gabe pe hori iragan eta gero, ordurarte behin-behinekoa izan den akordioa behin-betikoz onartu­tzat joko da eta beraren testu osoa argitara­tze­ari ekingo zaio.

Aztertu nahi duenaren­tzako, espedientea Debako Udale­txe­aren Idazkari­tzan egongo da 8:00tik 14:00ra bitarteko ordutegian astelehenetik ostiralera 30 laneguneko epean, honako iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den hurrengo egunetik zenbatuta.

Erreklamazioak eta iradokizunak Udale­txeko Erregistro Orokorrean aurkeztu ahal izango dira epe berdinean. Ebazteko eskumena duen organoa Udale­txea bera izango da.

Ikusi GAOko iragarkia

Ikusi Ordenantza

Ikusi planoak