Etxebizitzarako berokuntza sistemarik egokiena zein den ezagutzeko tailer praktikoa eskainiko da Itziarren, ekainaren 12an
2025ko ekainaren 2aForu Aldundiaren “Energia Argitu” programaren baitan, saio praktikoa Burugorrin eskainiko da, doan, arratsaldeko 18:30etik 20:00etara eta interesa duten herritar orori dago irekia. Parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena emarea energiabulegoa@gipuzkoa.eus helbidera idatzis edo 628 532 303 telefonora deituz; tailerra aurrera eramateko gutxienez 5 pertsonak izena emanda egon beharko dute.
Datorren ostegunean, ekainak 12, Itziarko Burugorri eraikinak “Ezagutu zein den zure etxebizitzarako berokuntza sistemarik egokiena” izeneko tailer praktikoa jasoko du. Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta OTC – Gipuzkoako Energia Eraldaketarako Bulegoak antolatu dute, Debako Udalaren lankidetzarekin. Deban, halaber, irailaren 23rako aurreikusi da saio bera.
ENERGIA ARGITU programaren baitan kokatzen den jarduera honek herritarrei oinarrizko ezagutzak eta irizpide praktikoak eskaintzea du helburu, beren etxearen ezaugarrien arabera, segurtasunez eta merkatuaren presiorik gabe, berokuntza sistemarik eraginkorrena eta egokiena aukeratu ahal izan dezaten. Tailerrean hainbat arlo landuko dira: etxebizitza mota, lehendik dauden instalazioak (aparatuak, hodiak), etxebizitzaren erabilera ohikoa eta energia-eraginkortasuna hobetzeko aukerak, guztiak ikuspegi hurbil, irisgarri eta praktiko batetik.
Tailerra interesa duen herritar orori irekia da eta parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea, ekainaren 11a baino lehen, energiabulegoa@gipuzkoa.eus helbidera mezu bat bidaliz edo 628 532 303 telefonora deituz, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 15:00etara. Saioa euskaraz eskainiko da eta aurrera eramateko gutxienez 5 pertsonek eman behar dute izena.
Tailer hau Energia Efizientziarako eta Zaurgarritasun Energetikoaren aurkako Borrokarako Programaren esparruan garatzen da. Programa hau Next Generation EU Europako funtsek finantzatzen dute eta Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) kudeatzen du, Espainiako Gobernuaren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren baitan.
Debako Udalak herritarrak prestakuntza saio honetan parte hartzera gonbidatzen ditu, etxeko erosotasuna hobetzeko, energia-kontsumoa murrizteko eta gizarte jasangarriago baten alde egiteko tresna erabilgarriak eskainiko baititu.
