Etxola-15, Debako I. eskultura lehiaketako irabazlea

2018ko ekainaren 25aEtxola-15, Debako I. eskultura lehiaketako irabazlea

Bozkatzeko epea amaituta, Udalak antolatutako I. eskultura sariketak badu irabazlea. Willy Berasaluceren Etxola-15 lana izan da bozkatuena, eta honek hiru hilabeteko epea izango du, orain, artelana gauzatzeko.