EUROPAKO GEOPARKEEN ASTEA OSPATUKO DA MUTRIKUN, DEBAN ETA ZUMAIAN MAIATZAREN 20TIK 29RA
2016ko maiatzaren 17a‘Geoparkeko baleazaleak’ omenduko ditu Europako Geoparkeen Astearen seigarren edizioak. Hamaika ekintza antolatu dira hiru herrietan: argazki-erakusketa, doako bisita gidatuak, “Euskal baleazaleen triskantza” dokumentalaren proiekzioak, Mendatako talaiara ibilaldi gidatua, Lasturko interpretazio gunearen inaugurazioa, Kepa Junkera & Sorginak taldearen emanaldia… Euskal Kostaldeko Geoparkeak parte hartzeko gonbitea luzatu die Mutriku, Deba eta Zumaiako zein inguruetako herritarrei.