Europako Geoparkeen IV. astea
2014ko maiatzaren 27aMaiatzaren 29tik ekainaren 8ra Europako Geoparkeen IV. astea ospatuko da Geoparkean. Egitasmo honen helburua da bertako ondare natural, geologiko eta kulturala herritarrei gerturatzea eta, horretarako, era askotariko jarduerak antolatu dira Deban, Mutrikun eta Zumaian, hala nola, adituen hitzaldiak, doako bisita gidatuak edota nekazaritza azoka bat.