Euskal Jaia 2016

2016ko irailaren 16aEuskal Jaia 2016

Hemen dugu irailaren 23 eta 24an Deban ospatuko den Euskal Jaiko egitaraua! Urtero bezalaxe, Zuhatza Euskara Elkarteak eta Debako Udalak denon gustukoa izatea espero den egitarau zabal bat prestatu dute iraileko azken larunbat honetarako: musika, dantzak, taloak, erromeria, bazkari herrikoia eta VI. Marmitako lehiaketa.

Irailaren azken larunbatean, hilaren 24an, ospatuko da Deban Euskal Jaia. Zuhatza Euskara Elkarteak Debako Udalaren laguntzarekin antolatzen duen eguna da hau eta hainbat ekintza izango ditugu herriko kaleetan zehar. Beraz, har ditzagun baserritar jantziak eta atera gaitezen kalera Debako jai giroaz gozatzera!

Euskal jaiaren baitan, asteburua zertxobait borobiltzekotan, bi eguneko egitaraua kaleratu da. Hemen behean aurki dezakezue egitarau osoa.

Irailak 23, ostirala:

  • 19:00etan: Kantuan kantuz kalez kale.
  • 21:30ean: Iturri ondoan- Begiradak 3

Irailak 24, larunbata:

  • 10:00etan: taloak eta artisau postuak
  • 13:00ean: Gure Kai dantza taldea eta Musika Eskolako dantzariak kalez kale.
  • 13:30ean: musika, dantzak ...
  • 14:30ean: VI. Marmitako lehiaketa. Parte hartu nahi dutenek marmitako plater bat aurkeztu beharko dute.
  • 15:00etan: bazkari herrikoia Aldats pilotalekuan. 700 pertsonentzat lekua egongo da eta edaria nahi beste.
  • 20:00etan: erromeria Huntza taldearekin.
  • 24:00etan: erromeria Huntza taldearekin.

Euskal Jaia iragartzen duen kartela eskuratu nahi baduzu, eskatu ezazu udaletxean edo turismo bulegoan.

VI. Marmitako lehiaketa

Zuhatza Euskara Elkarteak marmitako lehiaketa antolatu du Euskal Jaiaren egunerako. Lehiaketaren seigarren edizio honetan parte hartu ahal izateko aurrez izena eman beharko da turismo bulegoan. Izena emateko epea irailaren 22an (osteguna) bukatuko da. Egunean bertan, marmitakoa Simon Berasaluze plazan prestatuko da. Horretarako, goizeko 10:00etan antolakuntzak mahaiak ezarriko ditu bertan. Gainontzeko material guztia partehartzaileek beraiek eraman beharko dute (sua, kazuelak, atuna, patata …) eta 14:30erako prestatu duten marmitako platera toki berean aurkeztu. Eguraldi txarra eginten badu, lehiaketa estalitako pasealekuan izango da. Sari banaketa, aldiz, bazkal ostean egingo da Aldats pilotalekuan.

Bazkari herrikoia

Bazkari herrikoia berriro ere Aldats pilotalekura itzuliko da, aurreko urteko eszenatoki aldaketaren ondoren. Bertan 700 lagunentzako tokia egongo da. Platerak eta mahai-tresnak antolakuntzak jarriko ditu baina norberak bere bazkaria eraman beharko du. Txotx edalontzia salduko da bost euroren truke eta sagardoa nahi beste izango da. Kafea eta kopak hartzeko aukera eskainiko du Zuhatza Euskara Elkarteak. Hori bai, gunea txukundu eta jasotzea guztion ardura izango da!!

Oharra

Bolondresak behar dira egun honetan honako ekintza hauek burutzeko:

  • 9:30ean mahaiak jarri eta antolatzeko. Kuadrila bakoitzetik kide bat hurbiltzea eskatzen da. 12:00etatik aurrera soilik hartu ahal izango da lekua bazkarian.
  • Txotx-a antolatu, kafea eta kopak zerbitzatu … Txosnan bi turno egingo dira (14:00-16:00 eta 16:00-18:30).

Laguntzeko prest baldin bazaude, zoaz irailaren 20an (asteartea), 19:00etan, Zuhatza elkartearen bulegoan burutuko den batzarrera. Edo deitu 943 19 13 83 telefono zenbakira.

Guztion parte-hartzeaz, Euskal Jaia aurrera!!