Euskal Jaia ospatuko da larunbat honetan

2023ko irailaren 27aEuskal Jaia ospatuko da larunbat honetan

Ohikoa denez, iraileko azken larunbatean Euskal Jaia ospatzen da Deban. Egitarau zabala antolatu dute Debako Udalak eta Zuhatza Euskara Elkarteak.

Irailak 29an hasiko dira ekintzak, esku pilota jaialdi batekin Aldats pilotalekuan 19:30etan. Pelotariak: Etorkizuneko gazteak ZABALETA (OIARPE) – EGIGUREN (ILUNPE) vs EGURROLA (MARKINA) – GOIBURU (LAPKE). Promesak 4 1/2an AIMAR EGIGUREN (ILUNPE) – ETXANIZ (BERGARA). Sarrera dohainik izango da.

Ostiralean baita ere, Kalean Kantuz taldea, herriko txoko desberdinak alaituko ditu.

Larunbatean, goizeko hamarretan marmitako lehiaketa hasiko da Estalitako Pasealekuan. 10:30etan Kalez kale txistulariak giroa alaitzen hasiko dira. 11:30etan Zubietako joaldunak. 12:00etan Gure Kai euskal dantzari taldea eta musika eskolako dantzariak egongo dira Foruen plazan. 13:30etan Musika Eskolako trikitilariak. 15:00etan Bazkari Herrikoia Aldats pilotalekuan Zuhatzak antolaturik. Ondoren trikitilariak eta irrintzi lehiaketa. Arratsaldean, buruhandiak seietan eta zazpietan Joselontxo txaranga. Iluntzean, erromeria, Nonbait taldearekin Foruen plazan.

Kultura-Euskara batzordeak egun honetan baserritarrez janztea eskatzen du.