EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEAK BISITA GIDATUEN DENBORALDI BERRIARI EKIN DIO

2014ko apirilaren 10aEUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEAK BISITA GIDATUEN DENBORALDI BERRIARI EKIN DIO

“Flysch & Karst Experience” lelopean, bisita gidatuen denboraldi berriak Geoparkeaz gozatzeko proposamen ugari eskaintzen ditu; eskaintza handitu egin da, iaz 213 irteera programatu ziren eta aurten 269 izango dira. Aipagarria da Geoparkearen nazioarteko bokazioa, gero eta nabarmenagoa, eta horren erakusle da webgunea. Hain zuzen, www.geoparkea.com atariko eduki nagusiak ingelesera eta frantsesera itzuli dira, Geoparkea osatzen duten hiru udalerrietara (Deba, Mutriku eta Zumaia) iristen diren atzerritarrei erantzun egokia eman nahirik.