Euskal Kostaldeko Geoparkeak eta Aranzadik Karsta ikertzeko eta interpretatzeko lankidetzarako hitzarmen-markoa izenpetu dute

2013ko azaroaren 23a Euskal Kostaldeko Geoparkeak eta Aranzadik Karsta ikertzeko eta interpretatzeko lankidetzarako hitzarmen-markoa izenpetu dute

Euskal Kostaldeko Geoparkeak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak lankidetzarako hitzarmen-markoa izenpetu zuten azaroaren 22an, Debako Turismo Bulegoan, Geoparkeko Karst eremuaren ikerketa eta dibulgazioaren alorrean bi erakundeen arteko elkarlana sustatzeko. Hain zuzen, Geoparkeko ondare karstikoa Deba, Mutriku eta Zumaia inguruneko elementu geologiko bereizgarrienetako bat da. Bertan egon ziren: Joseba Palenzuela, Geogarapen elkarteko presidentea, Juantxo Agirre, Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkari nagusia eta Arantza Aranburu, EHUko irakaslea, Aranzadi eta Kuaternario ikaskuntzaren Geo-Q Zentroko kidea eta Karstaren ikerketa taldeko arduraduna.