Euskal Kostaldeko Geoparkeak UNESCOren azterketa arrakastaz gainditzea lortu du berriro ere
2022ko urriaren 12aEuskal Kostaldeko Geoparkeak beste lau urtez, 2026. urtera arte, UNESCOren Munduko Geoparke izendapenari eutsiko dio. Kalifikaziorik altuenarekin gainditu du azterketa, “Green Card” edo Txartel Berdearekin; ikerketa zientifikoaren, kontserbazioaren, hezkuntzaren eta natura-turismoaren alorrean Geoparkeak egindako lana eta bilakaera aztertu dute adituek.