Euskara ikasi edo UEUko ikastaroetan parte hartu duten debarrentzat diru-laguntzak

2022ko urriaren 7aEuskara ikasi edo UEUko ikastaroetan parte hartu duten debarrentzat diru-laguntzak

Debako Udalak diru-laguntzak banatuko dizkie euskara ikasi edo UEUko ikastaroetan 2021-2022 ikasturtean parte hartu duten herritarrei. Diru-laguntzok, langabezian daudenei, jubilatuei, edota 18 eta 25 urte artean dituzten ikasleei banatuko zaizkie, betiere, DEBABE Udal Euskaltegien mankomunitatetik bekarik jaso ez badute.