Gaurtik aurrera bainua baimenduta izango da Santiago eta Lapari hondartzetan

2020ko abuztuaren 20aGaurtik aurrera bainua baimenduta izango da Santiago eta Lapari hondartzetan

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi berri duenez, atzo hartutako ur-laginaren emaitza ONA da. Beraz, beharrezko prozedura jarraituta, berehala irekiko dira Santiago eta Lapari hondartzak, eta bainua baimenduta egongo da.