FederArte Debarock Festibala abuztuaren 11n egingo da Deban

2018ko abuztuaren 2aFederArte Debarock Festibala abuztuaren 11n egingo da Deban

Atzo Debako turismo bulegoan aurkeztu zuten FederArte Debarock Festibala. Gipuzkoako Surf Federazioak Udalari proposatutako ekimena da, eta aurrera eramateko beharrezkoa izan da eragile askoren lankidetza eta laguntza. Festibal honekin surfa kirol bezala sustatzea eta Deba Gipuzkoa eta Euskadi mailan gehiago ezagutaraztea bilatzen da, eta udaletik herritar guztioi animatzen zaituztegu egun horretarako antolatu diren ekintza guztietan parte hartu eta egun alaia pasatzera.