'Feminismoak. Lurraldeak. Gorputzak.' Nazioarteko jardunaldiak egingo dira urriaren 11n

2022ko urriaren 7a 'Feminismoak. Lurraldeak. Gorputzak.' Nazioarteko jardunaldiak egingo dira urriaren 11n

Gorputzen, lurraren eta lurraldearen defentsa behar globalak dira. Pertsonen eskubideen urraketak, naturaren esplotazioak eta arpilatze etengabeek kalte larriak eragiten dizkie gizateriari eta bizitzari. Horren aurrean, Guatemala, Euskal Herria, Mexiko eta Honduraseko aktibistek lurraldearen defentsarako agenda bideratzeko zenbait erronka identifikatzeko eta horien inguruan hausnartzeko gonbitea egiten dute, tokikotik globalera eta lurretik gorputzera.