Festa giro alaia, bizikidetza eta parte hartze handia izan dira Debako 2025eko San Roke jaietan

2025ko abuztuaren 20aFesta giro alaia, bizikidetza eta parte hartze handia izan dira Debako 2025eko San Roke jaietan

Udalak jaien balorazio oso positiboa egin du, eta giro ezin hobea, parte-hartze handia eta egunero bizi izan den bizikidetza eta errespetu giroa nabarmendu ditu. Aurtengo berrikuntzek, hala nola haurrentzako entzierroa zezen puzgarriekin eta su artifizialak bi egunetan, arrakasta handia izan dute.

2025eko San Roke jaiak amaitu dira, eta Debako Udalak oso balorazio positiboa egin du jaiegunei buruz, giro ezin hobean igaro baitira, jende asko batu baita eta parte-hartze handia izan baitute programatutako jarduera guztiek.

Alazne Txurruka alkateak egun guztietan bizi izan den bizikidetza eta errespetu giroa nabarmendu nahi izan du: “Jai giro ederraz betetako jaiak izan dira, aparteko parte hartzearekin eta gorabeherarik gabe. Pozgarria da ikustea nola herritarrek bere egin dituzten jai horiek, errespetuan eta berdintasunean gozatuz”.

Aurten, gainera, oso harrera ona izan duten berrikuntza batzuk sartu dira, hala nola haurrentzako entzierroa zezen puzgarriekin Umeen Egunean, edo su artifizialen itzulera bi egunetan, antzina egiten zen bezala.

Alkateak esker oneko hitzekin amaitu nahi izan du bere balorazioa: "Eskerrik asko egun hauek eder egin dituzuen pertsona guztiei, antolatutako jardueretan parte hartu duzuenoi, eta eskerrik asko errespetutik eta bizikidetzatik bizi izan diren jaiak izateko zuen alea jarri duzuenoi".