Fokupean Jaialdia: emakumeen sormena antzerkian
2023ko azaroaren 2aAzaroaren 3tik 12 egingo da, 18:00etan, Debako Jubilatuen Egoitzan. Sarrerak Fokupean webgunean daude eskuragarri.
Debako Udalak Fokupean Jaialdia egingo dela iragarri du, bihartik, azaroak 3, azaroaren 12ra bitartean. Jaialdia Debako GOAZ antzerki taldeak antolatu du, Debako Udalaren babes eta laguntzarekin.
Jaialdi honen helburu nagusia da emakumeek antzerkiaren esparruan duten sormena nabarmentzea, ikusleei emakume artista talentudunek sortutako eta protagonizatutako antzezlanez gozatzeko aukera eskainiz. Ekimen honek genero berdintasuna sustatu nahi du artearen eta kulturaren munduan.
Fokupean Jaialdiak Debako Jubilatuen Egoitzan egingo diren emanaldien egitarau zabala izango du. Emanaldiak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira eta guztiak euskaraz izango dira.
Sarrera orokorra 3 €-koa izango da, "IKUSLE KLUBA" eta "EMAKUMEEI ZUZENDUTAKO ANTZERKI IKASTAROA" izan ezik (sarrera doakoa izango da bi kasu hauetan). Emanaldi guztietarako sarrerak online daude eskuragarri jaialdiaren webgune ofizialaren bidez. Horrela, Debako Udalak debar guztiak gonbidatzen ditu antzerkian emakumeen sormen artistikoaren Jaialdira biltzera.
Jarraian, Fokupean jaialdiaren egitarau osoa:
Azaroak 3
IKUSLE KLUBA
Azaroak 4
EMAKUMEENTZAKO ANTZERKI IKASTAROA
DAISY CRAZY
Azaroak 5
IGARO
PUTAREN BAKARRIZKETA EROETXEAN
Azaroak 10
SEHASKA KANTA GORRIARI
Azaroak 11
LOTURA BASATIAK
Azaroak 12
KABIA