Gabonetako argiak gaur, abenduak 2, piztuko dira

2022ko abenduaren 2aGabonetako argiak gaur, abenduak 2, piztuko dira

Orain dela egun batzuk jarrita badaude ere, gaur, abenduak 2, piztuko dira Debako Gabonetako argiak. Energia kontsumoa eta kostua murrizte aldera, eta egunerokoan Udala hartzen ari den neurriei jarraituta, aurten programatu egingo dira, eta hortaz, ez dira gau osoan piztuta egongo. Iluntzean piztu (18:00ak aldera), eta 23:00etan itzali egingo dira.

7.000 euro inguruko aurrekontua izan dute Deban jarritako argiek (Itziarkoa aparte, 2.000 euro inguru). Lertxundi kalean, udaletxeko fatxadan, Alde Zaharreko sarreratan, Astillero kalean eta Osio sarreran jarri dira argiok.