Galiziako Ortegal eskualdeko ordezkaritzaren bisita hartuko du astelehenean Geoparkeak

2017ko martxoaren 2aGaliziako Ortegal eskualdeko ordezkaritzaren bisita hartuko du astelehenean Geoparkeak

Datorren astean, martxoaren 6an eta 7an, Ortegal eskualdeko (Coruña) ordezkaritzaren bisita hartuko du Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Bisitaldiaren helburua da Geoparkearen funtzionamendua eta kudeaketa eredua gertutik ezagutzea.

Galiziako Ortegal eskualdeko alkate eta zinegotziek osatutako ordezkaritzaren bisita hartuko du Geoparkeak datorren astelehenean eta asteartean, martxoaren 6an eta 7an. Leire Barriuso Geoparkeko arduradunak egingo die harrera bisitariei eta, bi egunez, Geoparkea osatzen duten hiru udalerriak bisitatuko dituzte, Deba, Mutriku eta Zumaia, baita bertako interesgune nagusiak ere.

Bisitaldiaren helburua da Geoparkearen funtzionamendua eta kudeaketa eredua gertutik ezagutzea. Izan ere, Galiziako Ortegal eskualdeko udalak (Cariño, Cedeira, Cerdido, Moeche, Ortigueira, San Sadurniño eta Valdoviño) Xeoparque do Cabo Ortegal geoparkea bultzatzeko lanean dabiltza buru-belarri.

Hauxe da bi egunetarako Geoparkeak prestatutako egitaraua:

Astelehena, martxoak 6:

  • 9:30 – 11:00 Harrera Debako Udaletxean, Deba.
  • 11:30 – 12:30 Elorriaga eta Baratzazarrak begiratokia.
  • 13:00 – 13:30 Algorri Interpretazio Zentroa, Zumaia.
  • 15:00 – 17:00 Algorri puntara oinez eta itsasontziz ibilaldia.
  • 21:00 Afaria Sagardotegian.

Asteartea, martxoak 7:

  • 10:00 – 10:30 Nautilus Ikasgune Geologikoa, Mutriku.
  • 10:30 – 11:30 Mutrikuko hirigune historikoa.
  • 12:00 – 13:00 Lastur, errota eta Karstaren interpretazio gunea.