Garapenaren aldeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu da

2020/07/22
Garapenaren aldeko lankidetzarako diru-laguntzak norgehiagoka prozedura bidez esleitzeko 2020ko deialdia egin du Debako udalak. Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago aurreikusten diren diru-laguntza lerro ezberdinetarako.

Udalak argitaratu ditu garapenaren aldeko lankidetzarako dirulaguntzak esleitzeko oinarri arautzaileak. Hauen helburua da diru laguntzak arautzea kooperazio programak antolatu eta garatzeko Gobernuz Kanpoko Erakundeen bitartez, kongregazio erlijiosoen bitartez, edota fundazio eta antzekoen bitartez, laguntza beharrean dauden herrialdeetako populazioaren baldintza sozio-ekonomikoak garatu eta hobetu daitezen ekintzak burutzeko. 

Honako lerroak aurreikusten dira:

  • Kooperazio proiektuak garatzeko dirulaguntzak (guztira 36.875€).

  • Garapenerako sentsibilizazio- edo/eta hezkuntza-jarduerak finantzatzeko diru-laguntzak (guztira 1.180€).

  • Larrialdi kasuetan ekintza humanitarioak finantzatzeko diru-laguntzak (guztira 12.272€).

  • Adin txikikoen aldi baterako harrerak finantzatzeko diru-laguntzak (guztira 2.454€).

  • Gazte kooperatzaileentzako diru-laguntzak (guztira 6.149,9€).

Udalak diru laguntza gai diren 5 lerroetan ipinitako kopuruak birbanatzeko aukera izango du, zirkunstantziek hala gomendatzen badute. 

 

Eskaerak aurkezteko epeak: 

30 egun naturalekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik (uztailak 22) kontatzen hasita: 

- Kooperaziorako proiektuetarako.

- Adin txikikoen aldi baterako harrerarako proiektuetarako. 

 

Irailaren 30erako aurkeztu behar dira: 

 - Garapenerako sentsibilizazio eta hezkuntza jarduerak. 

- Larrialdi proiektuak eta laguntza humanitarioa. 

- Gazte kooperatzaileen proiektuak. 

 

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko iragarkia