Garapenaren aldeko lankidetzarako dirulaguntzak

2019ko abuztuaren 21aGarapenaren aldeko lankidetzarako dirulaguntzak

Garapenaren aldeko lankidetzarako dirulaguntzak norgehiagoka prozedura bidez esleitzeko 2019ko deialdia egin du Udalak. Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago aurreikusten diren dirulaguntza-lerro ezberdinetarako.

Udalak argitaratu ditu garapenaren aldeko lankidetzarako dirulaguntzak esleitzeko oinarri arautzaileak. Horien helburua da dirulaguntzak emateko modua zehaztea, entitate juridikoen bitartez garapenerako kooperazio proiektuak burutzeko; GGKEen bitartez, kongregazio erlijiosoen bitartez, edota fundazio eta antzekoen bitartez.

Honako lerroak aurreikusten dira:

  • Kooperazio proiektuak garatzeko dirulaguntzak (guztira 33.085€).
  • Garapenerako sentsibilizazio- edo/eta hezkuntza-jarduerak finantzatzeko dirulaguntzak (guztira 1.102€).
  • Larrialdi kasuetan ekintza humanitarioak finantzatzeko dirulaguntzak (guztira 11.028€).
  • Adin txikikoen aldi baterako harrerak finantzatzeko dirulaguntzak (guztira 2.205€).
  • Herriko gazte kooperatzaileak (18-35 urte), guztira 5.514€.

Lerroren baterako baimendutako gastua agortuko ez balitz, geratzen den diru kopurua beste edozein lerro osatzeko erabili ahal izango litzateke.

2019ko deialdiari dagokionez, eskaerak aurkezteko epeak honakoak dira: 

  • Kooperazio proiektuak garatzeko eta adin txikikoen aldi baterako harrerak finantzatzeko dirulaguntza lerroei dagokienez, eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik (abuztuaren 20tik) kontatzen hasita.
  • Garapenerako sentsibilizazio- edo/eta hezkuntza-jarduerak finantzatzeko dirulaguntza lerroari dagokionez, 2019ko irailaren 30 arte, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik (abuztuaren 20tik) kontatzen hasita.
  • Larrialdi proiektuak eta/edo laguntza humanitarioa finantzatzeko dirulaguntza lerroari dagokionez, 2019ko irailaren 30 arte, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik (abuztuaren 20tik) kontatzen hasita.
  • Gazte kooperatzaileen proiektuak finantzatzeko dirulaguntza lerroari dagokionez, 2019ko irailaren 30 arte, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik (abuztuaren 20tik) kontatzen hasita.