Gaur berrekin dira Artzabal auzoko espaloia berritzeko lanak

2023ko maiatzaren 25aGaur berrekin dira Artzabal auzoko espaloia berritzeko lanak

Gaur, maiatzaren 25ean, Artzabal auzoko lanak berrekin dira, eguraldia dela-eta etenda gelditu ostean.

Espaloia aspalditik amaituta eta erabilgarri badago ere, errepidean egin beharreko lanak egingo dituzte datozen bi egunetan. Mikroaglomeratu kapa bat botako da galtzadan, eta marrak berriro ere margotuko dira.

Lanak egin ahal izateko, errei bat moztuko da eta trafikoa seinaleen bitartez bideratu.