Gaur eta bihar gauean N-634 errepidea itxi egingo dute lanak egiteko
2022ko abenduaren 15aGipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Itziarko biribilgunearen eta Debako hirigunerako sarbidearen arteko errepidearen zirkulazioa eten egingo da, datorren abenduaren 15ean eta 16an, N-634 errepidearen hegala egonkortzeko premiazko obrak direla eta.
Mozketa hori beharrezkoa da 4,00 metroko altuerako horma aurrefabrikatuak instalatzeko, zeinek balioko baitute lurra egonkortzeko lanak egiten diren bitartean behin-behineko euste-lanak egiteko. Mozketa egunero 22:00etatik hurrengo eguneko 06:00etara luzatuko da, eta errepidea bi noranzkoetan moztuta egongo da.
Gomendatzen da AP-8 autobidea –AP-8-64 lotuneraino (Elgoibarko lotunea)– eta GI-3230 errepidea (Sasiola) erabiltzea Mutrikuraino joateko, Debara eta Mutrikura sartzeko trafikoa moztuta izango duen N-634 errepidearen tartea erabili ordez.
Bestalde, Arriola eta Egia auzoetako eta auzo-bideetatik irisgarriak diren beste leku batzuetako bizilagunei jakinarazten zaie hau gomendatzen zaiela: Debatik, Egia bideko pistetatik sartzea; eta Itziarretik, Galtzada kaletik sartzea. Betiere, bizilagunek eta baimenduek baimena izango dute Debatik Hondartza kalera joateko eta Itziarretik Ama Birjinaren begiratokira joateko.