Gaur, maiatzak 17, LGTBIQ + fobiaren aurkako Nazioarteko Egunarekin bat egiten du Debak

2026ko maiatzaren 17aGaur, maiatzak 17, LGTBIQ + fobiaren aurkako Nazioarteko Egunarekin bat egiten du Debak

Debako Udalak berresten du pertsona guztien duintasunarekiko, askatasunarekiko eta berdintasunarekiko duen konpromisoa.

Maiatzaren 17an, LGTBIQ+ fobiaren aurkako Nazioarteko Egunean, Debako Udalak berresten du pertsona guztien duintasunarekiko, askatasunarekiko eta berdintasunarekiko duen konpromisoa.

Egun honek gogorarazten digu, azken hamarkadetan eskubideen aitortzan eta ikusgarritasunean aurrerapauso esanguratsuak eman badira ere, oraindik ere pertsona askok diskriminazio eta indarkeria egoerak bizi dituztela beren sexu-orientazioagatik, genero-identitateagatik edo genero-adierazpenagatik.

LGTBIQ+ kolektiboaren aurkako jarrerak ez dira gertakari isolatuak; gure gizartean oraindik bizirik dirauten aurreiritzi, estereotipo eta botere-harremanen adierazpen dira. Horregatik, ezinbestekoa da errespetuan, aniztasunean eta giza eskubideetan oinarritutako herria eraikitzen jarraitzea, non pertsona guztiek modu askean bizi diren.

Aniztasuna aberastasun kolektiboa da bai eta defendatu eta babestu behar dugun balorea ere.

Horregatik guztiagatik, maiatzaren 17 honetan, Debako Udalak bere gaitzespen irmoa adierazten du lesbofobia, homofobia, bifobia, transfobia eta LGTBIQ+ pertsonen aurkako edozein diskriminazio edo indarkeria motaren aurrean. Era berean, herri inklusibo, seguru eta aske baten alde lanean jarraitzeko konpromisoa berresten du besteak beste, sentsibilizazio ekintzak martxan jarriz eta LGTBIQ+ kolektiboari ikusgarritasuna emanez. Hau honela, herritar guztiei dei egiten die maiatzak 17ko aldarrikapenekin eta antolatzen diren ekintzekin bat egitera ere bai.