Gaur zabaldu da Artzabalgo hilerri berria

2022ko martxoaren 25aGaur zabaldu da Artzabalgo hilerri berria

Artzabalgo hilerria gaur, martxoak 25, eguerdian zabaldu da. Udalbatza osatzen duten hiru alderdietako ordezkariak, gai honetan lanean aritu diren udal langileetako batzuk eta herritarrak egon dira bertan. Gilen Garcia alkateak eskerrak eman dizkie gai honekin lanean aritu direnei, hala nola, batzordeari.

Azpiegitura garrantzitsua dela herriarentzat esan du, eta debarrek aurrerantzean orain arte izan ez dituzten zerbitzuak izango dituztela herrian bertan nabarmendu du.  

Hilerriari buruzko informazioa jasotzen duen aldizkaria argitaratu du Udalak, eta bisita gidatuak ere egin dituzte hamarnaka herritarrek. 

Azpiegiturari buruzko iritzia emateko galdetegia ere sortu du Udalak. Etxeetara banatutako aldizkarian txertatuta dago, eta on-line hemen bete daiteke: https://labur.eus/ArtzabalgoHilerriaDeba. Martxoaren 31era arteko epean jasoko dira. 

ALDIZKARIA