Gaurtik aurrera izena eman daiteke Debako Uda Kirola 2022 ikastaroetan
2022ko ekainaren 17aUrtero bezala, aurten ere Debako Udaleko kirol zerbitzuak Uda Kirola 2022 jarduera multzoa antolatu du. Urtero bezala surfa, bodyboarda, eta SUPa ikasi ahalko dute bertaratzen direnak, baita iaz lehenengoz egindako Surfskate modalitatea ere. Aurten gainera, Slackline ikastaroa ere antolatu da.