Gazteak euskararen inguruan ahalduntzeko UEMAren topaketa Debatik igaroko da

2020ko martxoaren 5aGazteak euskararen inguruan ahalduntzeko UEMAren topaketa Debatik igaroko da

UEMAk udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketak antolatu ditu. Ekainaren 29tik uztailaren 5era egingo dira. Aurten, Zumaiatik Lekeitiora joango dira gazteak eta Debatik pasako dira, Itziarren etenaldia eginez. Lehengo etapa Itziarren amaitu (ekainaren 29an) eta bigarrena bertatik abiatuko da (ekainaren 30ean).