Gazteak lan mundura sartzea errazteko Enplegu Anezka abiatuko da apirilean Debabarrenean

2016ko martxoaren 30aGazteak lan mundura sartzea errazteko Enplegu Anezka abiatuko da apirilean Debabarrenean

Enplegu anezka honek 25 gazte langabetu hartuko ditu, 18 urtetik 29 urtera bitartekoak gizonen kasuan eta 34 urte artekoak emakumeen kasuan. Izen-emate epea apirilaren 7an amaituko da eta datorren asteartean, hilak 5, 10:00etan, informazio saioa egingo da.