Gazteentzako jardueraz betetako egitarauarekin eman dio hasiera 2026ari Debako Gaztelekuak

2026ko urtarrilaren 7aGazteentzako jardueraz betetako egitarauarekin eman dio hasiera 2026ari Debako Gaztelekuak

Urtarrilean kirola, sormena, sukaldaritza eta txapelketak izango dira debako gazteentzat.

Debako Gaztelekuak urtarrilerako egitaraua aurkeztu du, herriko gazteei aisialdirako, ikaskuntzarako eta elkarbizitzarako espazioak eskaintzeko helburuarekin.

Hilabete osoan zehar mota askotako jarduerak eskainiko dira, gustu eta interes ezberdinetara egokituta: kirola, arte urbanoa, sukaldaritza eta jolasak, besteak beste.

Urtarrileko asteburuetan, 2011ko prozesuko gazte taldeak antolatutako txapelketak egingo dira. Taldean aritzeko eta norgehiagoka osasuntsuan parte hartzeko aukera paregabea izango da hau.

Horrez gain, aste barruko ohiko eskaintza mantenduko da:

  • Astearteetan: graffiti taldea.

  • Asteazkenetan: Gaztekirola entrenamenduak.

  • Ostegunetan: 2012ko gazteentzako sukaldaritza tailerra.

Gaztelekuak ohiko ordutegia mantenduko du asteartetik ostegunera 17:00etatik 19:00etara eta ostiraletik igandera 17:00etatik 20:30era.

Debako Gaztelekutik herriko neska-mutilei ekintza hauetan parte hartzera gonbidatzen zaie eta espazio honetaz gozatzera, gazteetzako espresuki sortutako gunea baita. Informazio gehiagorako, deitu 943 192 762 telefonora edo idatzi helbide honetara: debakogaztelekua2@gmail.com.