Gaztelekua prest dago udari heltzeko

2021ko ekainaren 15aGaztelekua prest dago udari heltzeko

Ikasturte berezia izan da aurtengoa eta “zenbait momentutan zaila eta luzea ere bai” bertako arduradunentzat. Baina ikasturtea amaitzear dagoela-eta, positibo daude. Gaztelekuan, aurreikuspenak gaindituta, 10.000 erabilerara iritsi dira eta “pozik gaude”.

Ekainaren 18an itxiko dira lokaleko ateak kanpoko planen martxa hartzeko. Adin bakoitzak hiruzpalau ekintza izango ditu. Jakinda ere unean-uneko egoerara moldatu beharko direla, baian gogotsu daude.

Egitarau oparoa prestatu duten adin tarte bakoitzerako:  

  • Ekainaren 4-6 bitartean, 17 urtekoekin, lehen irteera egin zuten Cantabriako Islako campingera.

  • Ekainaren 25ean hondartza Voley txapelketa egingo da. Ikuslerik gabekoa izango da eta Gaztelekuko guztiei zuzenduta egongo da.

  • Uztailaren 1ean, Errioxako Las Norias igerileku eta txirristetara joango dira 13 eta 14 urtekoekin.

  • Uztailaren 5ean haien DebaCup futbol txapelketa mistoa berreskuratzen saiatuko dira, Errotazarren.

  • Uztailaren 6tik 8ra, 15 urtekoekin Bardeetako camping batera joango dira.

  • Uztailaren 9an, 14 urtekoekin Sendavivako parkera.

  • Uztailaren 1atik 18ra, hainbeste lan egin ostean 18 urte betetzear daudenekin Menorcara. Ondo merezitako irteera!

  • Uztailaren 19an, 13 urtekoekin, Donostiako Santa Clara uhartera egingo dute txangoa.

  • Azkenik uztailaren 21etik 23ra Oñatiko Gaztelekuko gazteekin batera Gaztekonkisa egingo dute.