Gaztelekua zabalik dago

2020ko azaroaren 18aGaztelekua zabalik dago

Egoerak eskatzen dituen egokitzapenak eginda, gazteei espazioa eskaintzearen aldeko apustua egin da Debako Gaztelekuan.

Osasun egoera aintzat hartuta, eta kutsatzeen hedapena ekiditearren, Gaztelekuaren edukiera mugatu egin da eta talde txikietan egingo dira jarduerak. Aste barruko egunetarako lehentasun sistema bat ezarrita eta asteburuetarako, berriz, txandak egingo dira. Une honetan, Gazte-pala eta Beldur barik programak lantzen ari dira. Aurrera begirako ere badituzte asmo berriak, laster abiatuko dituztenak. Espazio irekien erabilera ere sustatuko dute.