Gaztelekuko leihoak aldatu dira

2021ko abenduaren 10aGaztelekuko leihoak aldatu dira

Osio kalean dagoen Gaztelekuaren lokaleko hegoaldera ematen duten 9 leihoak eta pertsianak aldatu dira. Hainbat arazo antzeman zitzaizkien zaharrei, batetik, aroztegiak jatorrizko aluminiozko leihoak ziren eta ez zuten ez aire kamerarik ezta hautsitako zubi termikorik ere. Inolako isolamendu termikorik, beraz, ez zuten.

Jarri diren berriak isolamendu termiko handiko materialak erabiliz egindakoak dira, eta ondorioz, erosotasuna eta eraginkortasun termikoa hobetu dira.