Geoparkeak bisita gidatuen denboraldi berriari ekingo dio, ondare kulturalean bereziki azpimarra jarriz
2018ko martxoaren 16a“Enigma bizia” bisita gidatua gehitu zaio eskaintzari, Geoparkera datozen bisitariei euskara eta euskal kulturaren berri emateko xedez. Urteko egutegia Aste Santuan hasi eta urte amaiera arte luzatuko da; hamasei bisita gidatu desberdin daude aukeran Geoparkea ezagutzeko (Deba-Mutriku-Zumaia), oinez edota itsasontziz.