Geoparkeak bisita gidatuen programa abian jarriko du asteburuan
2016ko otsailaren 29aLarunbatetik aurrera, Geoparkeak bisita gidatuen programa jarriko du abian eta martxoan eta apirilean astebururo hainbat proposamen eskainiko ditu. Erreserbak egin daitezke jada www.geoparkea.com webgunearen bitartez. Era berean, Geoparkeak bere geoturismo eskaintza SEVATUR azokan aurkeztuko du, martxoaren 4tik 6ra, Donostiako Kursaal jauregian.