Geoparkeak udako denboraldiari hasiera eman dio eta bi irteera gidatu berri estreinatu ditu
2016ko ekainaren 10aEkainean, uztailean, abuztuan eta irailean, Geoparkeak egunero-egunero eskainiko ditu bisita gidatuak; 500 jarduera baino gehiago programatu dira datozen hilabeteetarako. Bi irteera gidatu berri jarri dira abian: “Lasturko plaza”, umeei eta familiei zuzenduta, eta “Geoparkeko herriak”, Mutrikuko, Debako eta Zumaiako kultur eta itsas ondarea ezagutzera emateko proposamena. Informazio osoa eta erreserbak online geoparkea.com webgunean edota Mutriku, Deba eta Zumaiako turismo bulegoetan.