GEOPARKEAN GIDARI IZATEKO TREBAKUNTZA IKASTAROA ESKAINIKO DU EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEAK

2015ko urriaren 10aGEOPARKEAN GIDARI IZATEKO TREBAKUNTZA IKASTAROA ESKAINIKO DU EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEAK

Egun Geoparkean gidari lanak egiten ari direnentzat edota etorkizunean jarduera hau garatu nahi duten profesionalentzat dago zuzendua. Ikastaroaren helburua da Geoparkeko interesguneei dagokien gaietan gidariak trebatzea. Besteak beste, Geoparkeko ondare geologikoa, ekologikoa eta kulturala landuko dira. Ikastaroa azaroan egingo da eta izena emateko epea urriaren 13an zabalduko da, urriaren 23ra arte. Plaza mugatuak (20 lagun). Ikastaroari buruzko informazio guztia eskuragarri dago www.geoparkea.com webgunean.