Geoparkeko bisita kultural gidatuen eskaintza doakoa izango da asteburu honetan Deban, Mutrikun eta Zumaian

2021ko otsailaren 25aGeoparkeko bisita kultural gidatuen eskaintza doakoa izango da asteburu honetan Deban, Mutrikun eta Zumaian

Euskal Kostaldeko Geoparkeak bere bisiten eskaintza ezagutzera emateko, doako irteera gidatuak eskaini ditu pasa den asteburuetan. Ekimen hauek izaten ari diren arrakasta ikusita, asteburu honetan, otsailaren 27 eta 28an, Geoparkeak doako bisita kulturalak eskainiko ditu Deban, Mutrikun eta Zumaian.

Erreserbak Geoparkeko webgunean egin behar dira (https://geoparkea.eus/eu/bisita-gidatuak) deskontu kode hau erabiliz: geokultura21.

Euskal Kostaldeko Geoparkeak bere bisiten eskaintza ezagutzera emateko, doako irteera gidatuak eskaini ditu pasa den asteburuetan. Ekimen hauek izaten ari diren arrakasta ikusita, asteburu honetan, otsailaren 27 eta 28an, Geoparkeak doako bisita kulturalak eskainiko ditu Deban, Mutrikun eta Zumaian. 

Leire Barriusoren,  Geoparkeko kudeatzailearen, esanetan “bisita kulturalak indartzea da aurtengo Geoparkearen erronketako bat eta eskaintza honek horri erantzun nahi dio. Geoparkeak, ondare natural eta geologikoaz gain, ondare kultural oso aberatsa dauka eta hori balioan jartzeko, herritarrei aukera eman nahi diegu Geoparkeak gordetzen duen altxor kulturala ezagutzeko”. 

Hau da larunbat eta iganderako programatu den doako bisita gidatu kulturalen eskaintza: 

Larunbatean, otsailaren 27an:

-       Zumaian: Flyscheko olagarroa 11:30ean euskaraz 

-       Mutrikun: Arrietakua Jauregia 11:30ean gazteleraz 

-       Deban: Gotikoaren altxorra Deban, 16:00etan, euskaraz

Igandean, otsailaren 28an: 

-       Zumaian: Euskararen enigma 11:30etan, euskaraz 

Erreserbak webgunean egin behar dira, eta geokultura21 deskontu kodea ipini behar da erreserba dohain eskuratzeko. Gainera, bisita kultural hauez gain, bestelako bisitak ere programatu ditu Euskal Kostaldeko Geoparkeak, besteak beste, irteera geologikoaedota Algorri bisita. Informazio guztia eta ezaugarriak webgunean aurki ditzakezu.