Gilen Garciak eskuratu du alkatetza

2019ko ekainaren 15aGilen Garciak eskuratu du alkatetza

Gaur osatu dira udal gobernuak eta Deban EH Bilduko Gilen Garciak eskuratu du alkatetza.

Azken udal hauteskundeetan EH Bildu izan zen alderdirik bozkatuena eta gaur bigarren bueltan izan da hautatua alkate.

EH Bilduko hautagiak 6 bozka lortu ditu, DAkoak 4 eta EAJko hiru ordezkariek boto zuria eman dute.

Gaurko eratze bilkuran zinegotzi hautatuek kargua zin edo promesa egin dute eta datozen lau urteetan hauek izango dira Debako Udalbatza osatuko duten kideak:

  • Gilen Garcia Boyra (EH Bildu)
  • Itziar Irizar Beristain (EH Bildu)
  • Antxon Etxeberria Larrea (EH Bildu)
  • Nerea Arrizabalaga Badiola (EH Bildu)
  • Aritz Larrañaga Unanue (EH Bildu)
  • Antxoka Elorza Altuna (EH Bildu)
  • Pedro Bengoetxea Loiola (DA)
  • Ane Miren Egidazu Elosua (DA)
  • Enrique Salgado Alcorta (DA)
  • Isidor Lamariano Arostegi (DA)
  • Iñigo Cambronero Alcorta (EAJ-PNV)
  • Eneritz Gomez Lázaro (EAJ-PNV)
  • Miren Esnal Laskibar (EAJ-PNV)

 Era berean, Itziarren Arantza Egaña (Denon Herria) izendatu dute auzo alkate.