"Giza liburutegia" ekimena jasoko du Debak, 2025eko Kultura arteko Bizikidetza Planaren esparruan

2025ko ekainaren 23a"Giza liburutegia" ekimena jasoko du Debak, 2025eko Kultura arteko Bizikidetza Planaren esparruan

Beraien herrietatik mikgratu duten lau debarrek beren bizipenak partekatuko dituzte ekainaren 24an, 18:00etan, Ispiluen Gelan, zurrumurruak desegiteko eta gizarte inklusiboagoa sustatzeko.

Datorren ekainaren 24an, 18:00etan, Agirre Jauregiko Ispiluen Gelan "Giza Liburutegia" ekimena egingo da. Giza Liburutegia Debako Udalak antolatu du 2025eko Kultura arteko Bizikidetzarako Planaren barruan, Zabaltzen-Sartu gizarte-erakundearen laguntzarekin.

Jardueraren helburua da zurrumurru eta aurreiritzien aurkako estrategiak sustatzea, beren jatorrizko herrialdeetatik migratu duten lau debarren testigantzak zuzenean entzuteko gune bat sortuz. Ekimen hau integrazioaren, aniztasunarekiko errespetuaren eta tratu-berdintasunaren aldeko politika publikoak bultzatzeko Udalaren konpromisoaren barruan kokatzen da, horiek baitira funtsezko zutabeak udalerrian benetako bizikidetza iraunkorra izateko.