Gizarte langilea kontratatzeko deialdia zabaldu du Debako Udalak

2026ko urtarrilaren 30aGizarte langilea kontratatzeko deialdia zabaldu du Debako Udalak

● Lanpostuan izena emateko ezinbesteko baldintzen artean jasoak daude gizarte langintzako gradua edo baliokidea izatea eta euskera C1 maila eraginkortasunez menderatzea. ● Izen ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunearen bitartez egin behar da.

Debako Udalak pertsona bat kontratatzeko deialdia zabaldu du, Gizarte Langilearen eginkizunak bete ditzan. 

Izena emateko garaian kontuan hartu beharreko baldintzen artean, besteak beste, Gizarte Langintzako Gradua edo baliokidea izatea eta Euskara C1 maila eraginkortasunez menderatzea eskatzen da, bai irakurketa, idazketa zein ahozko mailan. Aldi baterako kontratu bat eskaintzen da, 12 hilabetekoa eta lanaldi erdikoa. Lanpostuan izena ematen dutenek administrazioan esperientzia izatea baloratuko da.

Interesa dutenek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunean eman beharko dute izena.

Debako Udalak herritarren ongizatearen alde egiten duen apustu sendoa azpimarratzen du. Gizarte zerbitzuen kalitatea eta eraginkortasuna hobetzea da udalaren lehentasuna, eta langile berri bat kontratatzeak zerbitzu hauek hobetzeko eta herritarrei kalitatezko laguntza eskaintzeko duen garrantzia berresten du.