Gizarte zerbitzuen arloko elkarteei diru-laguntzak emateko oinarrien Ordenantzari ekarpenak egiteko aukera zabalduko da

2021ko uztailaren 23aGizarte zerbitzuen arloko elkarteei diru-laguntzak emateko oinarrien Ordenantzari ekarpenak egiteko aukera zabalduko da

Debako udalbatzak 2021eko ekainaren 24an egindako bileran, Gizarte zerbitzuen arloko elkarteei diru-laguntzak emateko oinarriak arautzen duen ordenantzari hasierako onespena ematea erabaki zuen.

Orain jendaurrera ateratzen da espedientea, eta interesdun pertsonek berau aztertu ahal izango dute Debako Udalaren webgunean eta Idazkaritza Nagusiko bulegoetan, astelehenetik ostiralera, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu (uztailaren 27a) eta hurrengo egunetik aurrera, 30 laneguneko epean (irailaren 7ra arte). 

Adierazitako epean Udaleko Erregistro Orokorrean iradokizunak eta erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira.

Iragarkia

Ordenantza

GAOko iragarkia