Gizonak berdintasunaren bidean lanean jartzeko formazioa izango da azaroaren 25era begirako lehen jarduera

2022ko azaroaren 4aGizonak berdintasunaren bidean lanean jartzeko formazioa izango da azaroaren 25era begirako lehen jarduera

2022. urteko emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunaren (azaroak 25) testuinguruan hainbat ekimen antolatu ditu Debako Udalak, askotariko ezaugarriak dituztenak, esaterako formazioak edota ipuin kontaketak. Aurten garrantzia berezia eman nahi izan zaio egunaren aurretik egindako proposamenean gizonek duten paperari, eta desboteretzea lantzeko formazioa emango du azaroaren 10ean eta 11n, Hiruki Larroxak. Aurrez izena eman behar da.

Formazio horren helburu orokorra, batetik, gizonek indarkeriaren adierazpen desberdinak identifikatzea eta, berdintasuna lortzera bidean, hauen aurkako jarrerak garatzea da; bestetik, egunerokotik hasiz, berdintasunaren bidean jartzeko tresnak eta dinamiken inguruan hausnartzen jartzea; azkenik, gizon talde egonkortua sortzeko baldintzak eman daitezkeen behatuko da. 

Ibilbide bat proposatzen da formazioan, kontzientziazioa, identifikazioa eta parte-hartzea landuz. 2 ordutako bi saio dira, egungo gizontasun ereduak eragiten dituen bizipen eta indarkeriak mahai gainean jarriz, hausnarketa pertsonal zein kolektiboa egiteko.

Saioak metodologia aktibo eta parte-hartzaileen bidez egingo dira, beharrezkoak diren edukien azalpenekin lagunduta. Parte-hartzaileen bizipenetatik abiatutako hausnarketa eta kontzientzia-hartzean oinarritutako dinamikak egingo dira. 

Azaroaren 25ean, 19:00etan elkarretaratzea egingo da Foruen plazan, eta ondoren Beldur barik lehiaketaren sari banaketa ekitaldia.