Gorputz mugimendutik norbere barnera eta mundura
2016ko abenduaren 15aDebako Udaleko berdintasun sailak datorren asterako Dantza Mugimendu Terapian oinarritzen den tailer bat antolatu du. 55 urtetik gorako emakumeei zuzenduriko dantza eta gorputz espresiorako gune bat da. Tailerra astelehenean, hilaren 19an, izango da Agirre jauregiko dantza gelan 10:30etik 13:30era.