Gospel Klasiko kontzertua Debako Elizan
2025ko abenduaren 11aGoiko Gela taldeak errezitaldia eskainiko du abenduaren 14an, 12:30ean, 20. gospel zikloaren baitan.
Abenduaren 14an, 12:30etan, Gospel Klasikoaren kontzertua izango da Debako elizan, Goiko Gela taldearen eskutik, 20. Gospel Zikloaren baitan. Gospel generoaren kantu arrakastatsuenen ibilbidea eskainiko du emanaldiak, bertaratutakoenei esperientzia musikal paregabea eskainiz.
Ekitaldia sarrera librekoa izango da eta Debako Udalak herritarrak goiz musikal batez giro paregabe batean gozatzera gonbidatzen ditu.