GOZATUZ aisialdi berria
2015ko ekainaren 25aUdalak, Mogel eta Zubi guraso elkarteekin elkarlanean, datorren ikasturterako aisialdiko eskaintza egin du bigarren urtez. Lehendabiziko edizioko jardueren balorazio egin ondoren, datorren urterako hobekuntzak eta eskaintza berriak sartu ditu. Jarduera horiek LHko 5. mailatik gorako herritar guztientzat dira, nahiz eta, noski, gero, adinaren araberako taldekaketak egingo diren.