Gozatuz aisialdi jardueretan izena emateko epea zabalik da irailaren 20ra arte

2019ko irailaren 10aGozatuz aisialdi jardueretan izena emateko epea zabalik da irailaren 20ra arte

Mogel eta Zubi guraso elkarteekin batera, Udalak aisialdi eskaintza zabala antolatu du aurtengo ikasturterako ere. Euskaran oinarrituta, hainbat kultur jarduera proposatzen dira; hala nola, antzerkia, argazkigintza, sukaldaritza, robotika, bertsolaritza eta lindy-hop. Izen-ematea zabalik da irailaren 20ra arte.