Gure Balioak Sariaren 9. ediziorako hautagaiak aurkezteko epea zabaldu du Debegesak

2018ko ekainaren 15aGure Balioak Sariaren 9. ediziorako hautagaiak aurkezteko epea zabaldu du Debegesak

Debabarreneko eskualdean pertsona edo entitate batek bere ibilbidean zehar sustatu dituen giza balioei aitortza egitea du xede. Hautagaiak aurkezteko epea uztailaren 15ean amaituko da.

Beste urte batez, Gure Balioak Saria abiatu du Debegesa Garapen Agentziak. Debabarreneko eskualdean giza balioen sustapenean nabarmendu den pertsona edo entitateen jarduna publikoki aitortzea du xede; indartu eta sustatu nahi dituen oinarrizko balioak integritatea, errespetua, ekintzailetza eta elkarlana dira.

Sariduna hautatzeko proposamenak bidaltzeko epea uztailaren 15ean amaituko da. Debabarreneko herritar orok izango du aukera nahi duen hautagaia proposatzeko, baita erakundeek, enpresek eta gizataldeek ere.

Proposamenak egiterako orduan, hautagaiek zenbait baldintza behar dituzte:

  • Debabarrenean jaioak izan behar dute, edota euren lan ibilbidea eskualdean garatu izana eskatuko zaie
  • Eskualdearekin lotura izan behar dute
  • Balioetan oinarritutako ibilbidea edo jarduera erakutsi behar dute.

Sariaren gaineko xehetasun guztiak: oinarriak eta hautagaia aurkezteko formularioa.

Informazio gehiago nahi duenak 943 82 01 10 telefenora deitu edo balioak@debegesa.eus helbidera idatzi dezake.

Aurreko edizioetako saridunak

2010az geroztik banatzen du Debegesa garapen agentziak Gure Balioak Saria, Debabarreneko eskualdean giza balioak indartzeko eta sustatzeko helburuarekin –integritatea, errespetua, ekintzailetza eta lankidetza-elkarlana –, eskualde lehiakor eta jasangarri bat lortzeko bidean beharrezko direla iritzita.

Aurreko edizioetako saridunak izan dira:

  • 2017: Felix Etxeberria Larrañaga (Elgoibar)
  • 2016: Nerea del Campo Agirre (Eibar)
  • 2015: Antonio Cancelo Alonso (Puebla de Sanabria, Zamora)
  • 2014: Sabin Osoro Unzueta (Elgoibar)
  • 2013: Carmelo Urdangarin Altuna (Deba)
  • 2012: Jesus Bilbao Azpiri (Elgoibar)
  • 2011: Gemma Agirregomezkorta Laka (Elgoibar)
  • 2010: Mª Tere Gantxegi Juaristi (Eibar)

Iturria: Debegesa